NEUROLAB I+D+i

I+G+B unitate bat dugu gaitasunak eta estrategia berritzaileak garatzen laguntzeko, dela desgaitasunean eta zahartzean, dela kronizitatean eta mendekotasunean.

Proiektuetan parte hartzen dugu, bai ikerkuntzan, bai garapen teknologikoan, bai berrikuntzan, errehabilitazio sistema berriak sortzen laguntzeko.

. Nafarroako Berrikuntza Sisteman (SINAI) sarturik gaude, entitate berezi gisa, Medikuntza Pertsonalizatuaren alorrean. Horrela, eskuragarri ditugu berariazko laguntzetarako programak eta deialdiak, lehentasunezko baldintzetan erabil ditzakegu sistemako agente guztien ikerketa azpiegiturak, eta nazioarteko talentua erakartzeko programetan –Foru Komunitateko Administrazioak kudeatutakoetan– parte hartzen dugu.

Adacen, gainera, Living-Labs europea ENoLL Sarean kidetu zen.

ViviFrail

Adecenek Vivifrail sistema ebaluatzeko azterlan hori bultzatu du. Sistema Mikel Izquierdo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Departamentu-buruak garatu du, nazioarteko hainbat erakunderekin elkarlanean.

GEHIAGO IRAKURRI »

Hub Digital

ADACENek proiektu pilotu bat jarri du abian Elkartearen eraldakuntza digitalerako. Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta la Caixa Fundazioaren Innovasocial programa da finantzatzailea, eta, besteak beste, NUPek eta Movalsys enpresak parte hartzen dute.

GEHIAGO IRAKURRI »

Confidence

CONFIDENCE (Zahartzea Zaintzeko Nafarroako Ekosistemaren Lotura, Indartzea, Berrikuntza eta Digitalizazioa) da proiektu berritzaile horren izena eta lehen pausoak ematen ari da fase pilotuan.

GEHIAGO IRAKURRI »

Acercar

ACERCAR da Nafarroan hirugarren sektoreko erakundeendako dirulaguntza-deialdian onetsitako hiru proiektuetako bat, gizarte berrikuntzako planak landa eremuan lantzeko. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentua da sustatzailea, Gizarte Errealitatearen Behatokiarekin batera.

GEHIAGO IRAKURRI »

IA SPEAK

IA-Speak egitasmo iraultzailea da eta hitz egiteko arazoak dituzten pertsonen errehabilitazioa eta komunikazioa hobetzea du xede. Batez ere, hartutako garun kaltea duten pertsonek hitz egiteko dituzten arazoez arduratzen da.

GEHIAGO IRAKURRI »

Gehiago jakin nahi duzu? Eskatu informazioa eta zure zalantzak poz-pozik argituko ditugu.

Scroll to Top