Enpresa liderren partzuergo bat, ikerkuntza zentroak eta beste erakunde batzuk ari dira proiektua garatzen, eta aldaketa esanguratsua ekarriko du komunikazio arazoak dituzten pertsonen laguntzara. ADACEN beste entitate batzuekin ari da proiektuan parte hartzen: Copysan, Veridas, Bigd, Falcon, NAIR center eta Miguel Servet Fundazioa. Nafarroako Gobernuaren eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantzazioa jasotzen du, I+G proiektu estrategikoetarako laguntza-deialdien bitartez.
Hartutako garun kalteak 435.400 pertsonari erasan die Espainian. Nafarroan, 2.320 kasu baino gehiago dira. Nahasmendu hori hainbat arrazoik eragin dezakete, hala nola garuneko-hodietako istripuak, burezur-garuneko traumatismoak eta garuneko tumoreek, eta anomaliak sor ditzake komunikazioan, beste ondorio fisiko, kognitibo eta emozional batzuen artean. Horietako bat disartria da, artikulazioaren organoen gaitasun motorraren asaldu bat, hau da, eragindako pertsonak diskurtso zentzudun eta ongi egituratutako bat lantzeko gauza dira, baina solaskideak nekez ulertuko du. Isolamendu eta frustrazio maila handia eragiten du arazo hori dutenengan eta senideengan eta, gainera, eguneroko bizitzarako autonomia galarazten du.
IA-Speak proiektuak sistema adimentsu bat diseinatu, garatu eta baliozkotzea du ardatz, hartutako garun kalteak mintzoan eragindako nahasmenduak dituztenei erabateko laguntza pertsonalizatua emateko. Sistema horrek komunikazio hesiak gainditzen lagunduko die, bai eta bizi-kalitatea eta gizarte-integrazioa hobetzen ere. IA-Speak proiektua, gainera, erabilgarria izanen da gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonendako, bai eta komunikazio zailtasunak dituzten adinekoendako ere.
Honatx sistemaren osagaiak: batetik, errehabilitazio adimentsuko plataforma bat, pertsona bakoitzaren beharretara egokitua eta, bestetik, itzulpenerako gailu automatikoa. Hori esker, komunikazioa arina eta eraginkorra izanen da. Izan ere, pertsona horien ahots-patroiak lortzeko gauza izanen da eta, haietatik abiatuta, alderaketa bat eginen du arauzko patroiekin, errehabilitaziorako jarraipen eta gomendio pertsonalizatua egiteko, irizpide objektiboak oinarri harturik. Halaber, patroi horien azterketa oinarri hartuz, pertsonak esan nahi duena mezu ulergarri batera itzuliko du denbora errealean, mugikor edo beste gailu baten bidez entzuteko modukoa.
Errehabilitazioaren eta eguneroko komunikazioaren bidez, pertsonari buruz lortzen den ezagutzak haren egoeraren gaineko informazio objektibo bat lortzeko aukera emanen du, eta hori sistema erabat pertsonalizatua erdiesteko oinarria izanen da; horrenbestez, eraginkortasun handiagoa izanen du egungo eskaintzak baino.
IA-Speak berrikuntza maila handia da mundu osoan, lehenbiziko sistema baita errehabilitaziora eta komunikazio eraginkorrera bideratua, hartutako garun kaltearen ondorioz mintzoan arazoak dituzten pertsonendako.
IA-Speak representa un alto grado de innovación a nivel mundial, siendo el primer sistema enfocado tanto en la rehabilitación como en la comunicación efectiva para personas con trastornos del habla tras un DCA.
Enpresa parte-hartzaileak
IA-Speak Copysan, enpresak gidatzen du. Aditua da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan, eta garapen teknologiko guztiak kontrolatuko ditu, baldintzak zehaztetik azken integrazio eta baliozkotzeraino, eta errehabilitazio ariketak egiteko gomendio sistema adimentsu eta pertsonalizaturako sistema garatuko du, AAn oinarritua.
Veridas, biometrian aditua den enpresa teknologiko bat da. Ahots-biometriaren bidezko sarbide-baliozkotzean duen eskarmentua baliatuko du, hala errehabilitaziorako nola komunikazio eraginkorrerako.
. Bigd, bestalde, Diseinu Industrialean eta Digitalean aditua den enpresa txiki bat da, eta soluzio integrala diseinatu eta garatzeaz arduratuko da, erabiltzailearen esperientzian eta zirkulartasun eta jasangarritasun irizpideetan ardazturik.
Falcon, erreferentziazko enpresa da sektore elektronikoan. Komunikazio gailuaren arlo elektronikoa diseinatu eta garatuko du, erabilgarritasuna, jasangarritasuna eta funtzionaltasuna ziurtatuta.
El coordinador de la Inteligencia Artificial en Navarra, NAIR Center, trabajará en la extracción y análisis de patrones de voz para desarrollar un sistema de traducción automática en tiempo real.
Adacen, , SINAIko agentea, aditua da garuneko kaltean eta logopedian. Baldintzak zehaztetik hasi eta erabiltzaile kronikoekin sistema baliozkotzeraino lan eginen du, mintzoaren ezaugarriei eusteko eta narriadura atzeratzeko.
Amaitzeko, Miguel Servet Fundazioaere aditua da garuneko kaltean eta logopedian, eta sistemaren eskakizunak zehazten eta baliozkotzen lagunduko du, egoera azpiakutuan dauden pazienteekin, mintzoa nabarmen hobetzea xede harturik.
