DOHAINTZAK ETA BAZKIDEAK

Elkartean inbertitutako euro bakoitzeko, Adacenek 3tik gora euro itzultzen dizkio gizarteari zerbitzuetan. 

Horixe frogatu du NUPeko finantza-kontabilitatea saileko irakasleek egindako azterlan batek. Hementxe dago kontsultagai . Sakatu hemen. .
Nafarroako Gobernuak aitortu du Mezenasgo Sozialeko araubidearen merezidun dela. Beraz, gure elkarteari egiten zaizkion diru ekarpenek abantaila fiskalak dituzte.

Izan ere, 250 euro ematen badira, pertsona fisikoek % 80ko kenkaria izanen dute, eta 250 eurotik gora, % 40.

Enpresei dagokienez,onura fiskal hauek izanen dituzte dohaintzak egitean: dohaintzan emandako kopuruen zenbatekoak partida kengarritzat hartuko dira eta, gainera, zergaren kuota likidoan % 30eko kenkaria egiteko eskubidea izango dute lehenengo 300 euroetan eta % 20koa hurrengoetan, dohaintzarekin zerga-oinarria murrizteaz gain.

Gure jarduera, gainera, Administrazio Publikoetako kontrolen mendean dago. Izen handiko Kalitate Ziurtagiriek gure kudeaketa bermatzen dute; AENORek, adibidez.

Dohaintzarik egin nahi baduzu, Fodohaintza formulario hau betez egin dezakezu. Behin betetakoan, bidali info@adacen.org helbidera.

2014. urtetik aurrera, Lealtad FundazioakAdacen akreditatzen du. Izan ere, erakunde horrek, urtero, kudeaketa gardena, jardunbide onak eta kudeaketa eraginkorra bete direla egiaztatzen du.

Eskudirutan egiten diren dohaintzak eta dohaintza anonimoak kontrolatzeko prozedura

BIZTANLERIAREN BIDEZ IZEN EMATEA ZERRENDA

Halaber, Bizum bidez egin dezakezu dohaintza, 11895 Adacen kodea sakatuz.

ZERGA KENKARIEN KALKULAGAILUA (abenduaren 26ko 20/2024 legearen arabera)
Scroll to Top