Ezkonduko zara aurten? Jaunartzerik? Oparirik behar duzu jai edo ekitaldi bateko gonbidatuen artean banatzeko?
Begiratu zeinen opari politak egiten ditugun gure tailerretan, erabiltzaileen eskutik. Horrelako lanak eginez, beren trebetasun fisikoak eta kognitiboak garatzeaz gain, zoragarri pasatzen dute elkarlan giro lasaian.
Txapak, poltsak, abanikoak, txartelak, aukera sorta ederra duzu eskura. Eta, gainera, txartel batekin pertsonalizatzen dugu, zuen izenak eta gure sinadura jarriz, jende guztiak jakin dezan lankidetzan ari zarela gure elkartearekin.