FAMILIAK

ADACEN elkartea garuneko kaltea duten pertsonen senideek sortua da kalteak eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta familiarengan -zaintzaileengan, zehazki- duen eragina prebenitzeko.  

Arrazoi hori dela eta, ildo estrategikoetako bat da autozaintza sustatzea eta zaintzailearendako arreta bermatzea. Horretarako, erakundeak, berariazko programen bidez, behar diren baliabideak jarri nahi ditu familiaren eskura lana ahalik eta erarik egokienean eta osasuntsuenean garatu ahal izateko, esku-hartzea zaintzailea zaintzearen ikuspegian oinarrituta.

Mendekoen familiari prestakuntza eta laguntza ematea lagungarria da senideen bizi-kalitatea hobetzeko eta, zeharka, senideek zaintzen dituzten pertsonena ere bai.

Gehiago jakin nahi duzu? Eskatu informazioa eta zure zalantzak poz-pozik argituko ditugu.

Scroll to Top