XEDEA, IKUSPEGIA, BALIOAK

Gure xedea. Adacen gizarte oinarriko erakunde bat da, irabazi-asmorik gabea, hartutako garun kaltea eta bestelako gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonek eta haien familiek osatua. Erakundea buru-belarri ari garatzen berezko arreta eredu eta zerbitzuak, horiek oro funtsezkoak baitira eskubideen defentsarako eta gizartea eraldatzeko, betiere ordezkatzen dituen giza taldeen osasuna eta bizi-kalitatea indartuta.  

Adacenen ikuspegia.  Erreferentzia izan nahi dugu HGK eta bestelako gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonen eta haien familien arretan. Horretarako, banakako laguntzak garatzen ditugu, diziplinarteko ikusmoldetik garatu ere, gizarte eta osasun arloa uztartuta, bai eta arlo psikobiosoziala ere, berrikuntzaren alde eginez eta teknologia erabiliz, betiere pertsonaren duintasuna eta pertsonak duen dimentsio soziala errespetatuta. Nabarmentzen dugu, halaber, zeinen garrantzi handia duten zabalkundeak, kontzientziazioak, prebentzioak, eta ezagutza gizartearekin eta eragileekin trukatzeak; hain zuzen, HGKaren nahiz beste kalte neurologiko batzuen erabateko arretan lanean ari diren eragileekin. 

Hona hemen gure kudeaketa funtsatzen duten printzipioak eta balioak:

  • Pertsonen biziaren duintasuna eta errespetua bermatzea
  • Banakako arreta
  • Pertsonen intimitatea babestea biziaren arlo guztietan
  • Gardentasuna eta sinesgarritasuna
  • Ikaskuntzak garatzea eta profesionalen taldeak hobetzea
  • Talde lana 
  • Sentiberatasuna
  • Pazientzia eta iraunkortasuna
  • Bizipoza
  • Hobekuntza
  • Ardura
  • Eraginkortasuna
  • Konpromisoa

Ezagutu gure arreta-eredua


Plan estrategikoa

Gehiago jakin nahi duzu? Eskatu informazioa eta zure zalantzak poz-pozik argituko ditugu.

Scroll to Top