ONDORIOAK

Garuneko kalteak gizakiaren funtzionamenduaren eremu guztiei erasan diezaieke. Hori dela eta, garuneko kaltearen ondorioak oso ezberdinak eta konplexuak izan daitezke.

Ondorio fisikoak

Sarrienak orekari dagozkio: aldaketak edo zutik mantendu ezina, aldaketak edo oinez ibili ezina, aldaketak edota mugak gorputz-adarren mugimenduan, edota enborra eta burua atsedenean kontrolatzeko. Bestelakoak ere, hala nola sentiberatasun eta mugimendu falta gorputz-adarren batean, eta zentzumenen bat hein batean edo osorik galtzea; ikusmena, esate baterako.

Ondorioak komunikazioan

Arazo fisikoa ez bada ere (mingaina mugitu ezina), mintzatzeko edo ahozkoa ulertzeko zailtasunen bat dagoenean.

Ondorioak portaeran eta emozioetan

Portaeran izaten diren ondorioen eraginez, inhibizio falta agertu daiteke (pertsonak egin eta esaten du une bakoitzean bururatzen zaion guztia) edota inhibizio handiegia (ez du deus egiten edo esaten, inork eskatzen ez badio). Emozioetan, berriz, suminduagoa dabil, sentiberatasun handiagoa du, pazientziarik eza, eta batez ere, gorabeherak gogo-aldarteetan.

Familia-ingurunean

Familiak ere ondorioak jasotzen ditu. Ustekabean gertatu den egoera berria da, eta horrek desegituraketa dakar familia barnera.

Scroll to Top