NOR GARA

30 URTE BAINO GEHIAGO GARUN KALTEAREN AURKAKO LANEAN

90eko hamarkadaren hasieran, familia talde batek NAFARROAKO GARUN KALTEAREN ELKARTEA (ADACEN) sortu zuen, ez baitzegoen baliabiderik Garun Kaltea zuten pertsonak artatzeko, ezta senideentzako laguntzarik ere. Hasieratik beretik, Elkarteak laguntza eman du gizarte- eta osasun-esparru lauso horretan, garun kaltea dutenen autonomiaren, errehabilitazioaren eta tratamenduaren sustapena ahalbidetuta.

ADACENek, hasteko, laguntza eskaini zion familiari, boluntariotza programa baten bidez eta, ondoren, hainbat jarduera mota egiten hasi zen, hala nola estimulazio fisikoa eta logopedia, neuropsikologia, terapia okupazionala eta aisia jarduerak eta okupazionalak.

Baliabideen garapena bideratu da atzematen joan diren beharrak asetzera, xede duen publikoaren gizarte eta osasun premiekin bat, eta talde diziplina anitza sortu da Mendekotasuna Artatzeko Zentroan, hainbat espezialitate profesionalek osatua.

2003an, Adacen Eguneko zentroa sortu zen Mutiloan. Zerbitzu horiek Nafarroako Gobernuarekin daude hitzartuta. 

2022an, Pertsonak Ardatz dituen Arreta Integralerako Eredua ezartzen eta egonkortzen hasi zen. Ereduaren xedea da mendekotasuna duten pertsonei laguntzea, kontrola izaten jarraitu ahal izan dezaten beren ingurunean, beren zaintzetan eta beren eguneroko bizitzan, beren gaitasunak garatuz.

HARTUTAKO GARUN KALTEAREN ONDORIOETAN ADITUA DEN ERAKUNDE BAKARRA GARA NAFARROAN
GARDENTASUNA

ADACENek garatzen duen jarduera bi finantza bide ditu: batetik, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuarekin egina duen hitzarmenaren bidez, eta bestetik, erakunde publikoen eta pribatuek ematen dituzten dirulaguntzen eta bazkideen kuota eta dohainen bidez,

Azken urteotan, erakundea bere baliabideak sortzen hasi da hainbat bideren bitarte: mendekotasuna duen jendearen arretan duen esperientzia eskainiz; enpresendako aholkularitza eginez gizarte erantzukizun korporatiboa ezartzeko; profesionalei prestakuntza emanez; proiektu berritzaileak garatuz; eta errehabilitazio-zerbitzu espezializatuak eskainiz.

Lortzen dituen diru irabaziak beti bideratzen ditugu gure erakundearen arretarako baliabideka eta programak garatzera.

Urtero, Lealtad Fundazioak aztertzen du gure erakundea, eta fundazioaren ”Dona con Confianza” zigiluarekin dago ziurtatua. Zigiluak Gardentasuneko eta Jardunbide Egokietako 9 Printzipioak bere osoan betetzen dituzten GKEk identifikatzen ditu..

BESTE ERAKUNDE BATZUETAN KIDE

ADACENen jarduketa esparrua Nafarroako Foru Komunitatea da. Estatu mailan, , Garun Kaltearen Espainiako Federazioan (FEDACE) dago federatua eta Brain Injured & Families – European Confederation (BIF-EC) erakundean sartua.

ADACEN onura publikoko entitate gisa dago deklaratua, 200ko azaroaren 24ko ministerio-aginduaren bidez.

Horrez gain, UNE-EN ISO 9001:2015 arauren ziurtapen-zigilua dauka: “Eguneko zentroa, Egoitza eta Laguntza anbulatorioa paziente kronikoentzat”. 

2020az geroztik, Gauzapen Eragile Integratu gisa dago ziurtatua Nafarroako I+G-b Siteman eta Living-Labs europea ENoLL Sarean kidetu zen.

Gehiago jakin nahi duzu? Eskatu informazioa eta zure zalantzak poz-pozik argituko ditugu.

Scroll to Top