ARRETA EREDUA

Pertsona ardatz duen arreta eredu hori eredu profesionalizatua da, eta pertsonak zaindu eta lagundu nahi ditu kontrola izaten jarrai dezaten beren ingurunean, beren zaintzetan eta beren eguneroko bizitzan, gaitasunak garatuta eta ongi sentituta.
Fabi en la piscina con su fisio Bea. Está sonriente.

Eredu profesionalizatua da, arretaren kalitatea bizi-kalitateari lotutako dimentsioekin bat handitzeko

Baliabide batean arreta eredu horren aldeko apustua egin eta gauzatzeak esan nahi du aintzat hartzen direla adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen balioa eta berezitasuna, begirada gaitasunetan pausatzen dela (defiziten aurrean) eta gizabanakoen autodeterminazioa babesten dela. 

Ikuspegi horrekin bat, Pertsona Ardatz duen Arreta Eredu horrek praxi on baterantz bideratzen gaitu; horrenbestez, zuzeneko arretan ari diren profesionalak, pertsona babesteaz gain eta haien askotariko beharrei erantzuteaz gain, erabiltzaileen “ahalduntzaile” bihurtzen dira. Laburbilduz: Pertsona Ardatz duen Arreta gaitasun handian oinarritutako ikuspegia da gerontologia-zerbitzuetan kalitatea hobetzeko eta lanbide-praxi ona orientatzeko.

Gehiago jakin nahi duzu? Eskatu informazioa eta zure zalantzak poz-pozik argituko ditugu.

Scroll to Top