LOGOPEDIA

Logopedia errehabilitazio neurologikorako prozesuan erabiltzen da pertsona kaltetuaren mintzamena eta komunikz.zioa berreskuratzeko edo mantentzeko, eta era berean, disfagia duten edota janaria eztarrian gelditzeko arriskua duten erabiltzaileengan irensketa-patroi segurua lortzeko, garuneko lesioaren ondorioz.

Hona hemen zer programa egiten diren ADACENen:

Logopedia neurologikoa

Banakako/taldekako saioetan lan egiten dugu, eta helburua hauxe da: pertsonari ahalik eta funtzionaltasunik handiena eman nahi diogu komunikazio-baliabide guztien erabileran, eta era berean, hark ahotsean mintzoan edo hizkuntzan dituen gabeziak normaltzeko eta/edo konpentsatzeko.

  • SAAC edo komunikaziorako sistema alternatiboak ezartzeko balorazioak egiten dira, erabiltzailea eraginkortasunez komunikatu dadin bere ingurunearekin eta internet nahiz sare sozialak bere kasa erabil ditzan.
  • Hizkuntzaren balorazioa eta errehabilitazioa: afasiak.
  • Mintzoaren balorazioa eta errehabilitazioa: mintzoaren apraxiak/ disartriak
  • Terapia miofuntzionaleko  teknikak muskulatura eta aho nahiz aurpegiko funtzioa egokitzeko: aurpegiko paralisia, paresiak, hipotoniak
  • Puntako teknikak erabiltzen ditugu, Kinesiotape , elektroestimulazioa eta laserra, eskuzko/ahozko terapiaren osagarri.
 Irensketa eta eztarriko trabamenduak prebenitzea
  • Elikagai solido eta likidoen irensketa baloratzea, elikagaien testura eta bolumena erabiltzailearen beharretara egokitzeko.
  • Irensketaren errehabilitazioa: elikadura-boloaren prestaketan esku hartzen duten giharren aktibazioa eta entrenamendua, eta irensketa sendotzea, gabezia konpentsatzen duten estrategien bidez: postura entrenatzea, elikagaien testurak eta bolumenak aldatzea, etab… Hori guztia erabiltzailearendako elikagai ahorakin eraginkor eta segurua egitera bideratua.
  • Aholkularitza erabiltzaile eta familientzat eztarriko trabamenduak prebenitzeko jarraibideen gainean
  • Prestakuntza familiako kideentzat, profesionalentzat eta bestelako erakundeentzat
Irakurketa-idazketa

Programa honek behar bezalako estrategiak garatu nahi ditu irakurketaren eta idazketaren erabilera funtzionala ahalbidetzeko, banakako nahiz taldekako saioen bitartez.

  • Irakurketa eta idazketa jarduerak, jarduera horien mekanika eta irakurmena sustatzeko.
  • Irakurketa-idazketaren alderdi fonologikoak, grafikoak eta bisoespazialak lantzea.
  • Idazketaren entrenamendu mekanikoa, esku nagusia erasana duten pertsonenga
PROFESIONALAK
  • María Urdániz
  • Itziar Dolz
  • Izaskun Sarasa
Scroll to Top