Confidence

CONFIDENCE (Zahartzea Zaintzeko Nafarroako Ekosistemaren Lotura, Indartzea, Berrikuntza eta Digitalizazioa) da proiektu berritzaile horren izena eta lehen pausoak ematen ari da fase pilotuan.

Helburua da adinekoen elkarteak indartzea, gizarte eta osasun arloko zerbitzu digital berriak txertatzen laguntzeko, bazkideen osasun egoera eta bizi-kalitatea hobetze aldera, non bizi diren alde batera utzita. 

Hori gauzatzeko, Foru Komunitateko udalerrietan egoitza duten adinekoen elkarte mota guztien konpromisoa eta parte-hartzea eragin nahi izan da: landa eremukoak, hirikoak, kokaleku geografiko honetakoak eta hartakoak, tamaina honetakoak edo hartakoak… Haiekin, zahartze aktibo eta osasungarria lantzen da, teknologia berriak erabiliz. 

Confidence proiektua Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta la Caixa Fundazioaren Innovasocial programak finantzatzen du, eta Tercer Tiempo Adinekoen Elkarteen Federazioa ari zaigu lankidetzan.

Zahartze aktiboa eta prebentiboa

CONFIDENCE Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Nafarroako Ekosistemaren gaineko jarduketa sistemiko bat da, egiturazko aldaketak eragiteko eta, horien bidez, adinekoek gizarte eta osasun arloko zerbitzu digital aurreratuak eta ekonomikoki jasangarriak eskura ditzaten, beren ongizate, autonomia eta sozializazioa sustatze aldera. 

Era berean, zahartze aktiboko ekosistema egituratu nahi du, beharrak diagnostikatuz, eragileak konektatuz eta berrikuntzarako aukerak sortuz. Horrez gain, Adinekoen Elkarteen eta sektore horretako beste erakunde batzuen sarea sendotu, digitalizatu eta berritu nahi du. 

Proiektu aitzindaria da estatuan, enpresa espezializatuak ari dira lankidetzan eta teknologia berriak baliatzen ditu, baina ez soilik prebentziorako eta estimulaziorako, baizik eta era berean, adinekoen sozializazioa sustatzeko.

Proiektu honetatik sortutako prozesua eta teknologiak esportagarriak ere izanen dira beste lurralde batzuetara. 

Scroll to Top