Autonomía al Cuadrado

Jatorri industrialeko kanpo-eskeleto bat egokitzea da, hemiparesia duten pertsonak errehabilitatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Proiektua Neurolabek bultzatu du, Livig Lab de Adacenegitasmoak, eta gure erakundeak 2022ko Innova Social-aren deialdian garatu zuen. Hub Digital proiektutik sortu zen.

Erabilera industrialerako sortutako exoeskeleto bat egokitu nahi da osasunaren arloan erabiltzeko, errehabilitaziorako lagungarria izan dadin, hemiparesia duten pertsonen mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko (ezin baitute besoa-eskua mugitu). Hartutako Garun Kaltearen ondorio nagusienetako bat da. 

Exoeskeletoak, jatorrian, merkatu medikotik datoz eta, bertsio motordunean (aktiboa), anputazioak eta urritasun psikomotorrak arintzeko erabiltzen dira. Duela urte gutxi batzuetatik hona, kanpo-eskeleto sinpleagoak eta motorrik gabeak (pasiboak) hasi dira industria-merkatuan sartzen, gihar eta hezurretako nahasmenduak saihesten laguntzeko eta, era berean, langileei ergonomikoki kaltegarriak diren lanetan laguntzeko.

Mota horretakoa da Iruña Tecnologías de Automatizaciónenpresak laga duen exoeskeletoa, sorbaldaren mugikortasuna sustatzen du eta industrian erabiltzen da, pisuari altueran eutsi behar zaion postuetarako. Ottobock-ek fabrikatu eta Biosafety-k merkaturatzen du. Oso arina da (1,9 kg), ergonomikoa eta merke samarra; gainera, ahalmen disruptiboa dauka errehabilitazioan. 

Proiektuaren bidez, behar diren hobekuntzak atzeman eta egin nahi dira errehabilitaziora egokitzeko eta, azkenean, haren erabilgarritasuna baieztatzen bada, gaitz hori duten pertsonen eguneroko bizitzara egokitzeko. Aukera hori urrun dago oraindik, baina eragin handia izan lezake, orain modu autonomoan gauzatu ezin dituzten ekintza asko egiteko aukera emanen liekeelako, hala nola jatea edo garbitzea. Horrek onura handiak ere izanen lituzke senideendako. 

Exoeskeleto berriak, beraz, bi bidetatik indartu lezake autonomia: etxean, eguneroko bizitzarako laguntza tekniko disruptibo gisa, eta Adacenen, errehabilitazio iraultzailerako tresna gisa. 
Izan ere, sorbaldaren mugikortasuna ahalbidetzearen ondorioz, ariketak aldatu eta errehabilitazioaren onura fisiko eta neurologikoak ugaritzen ditu, are autonomia maila handiagoak lortuta. Arlo kognitiboan eta emozionalean ere ondorio garrantzitsuak eragiten ditu; izan ere, hori erabiltzen duten pertsonek jada sumatzen ez zuten gorputz zati baten kontzientzia berreskuratzen dute.

Adaceneko fisioterapeutek hobekuntzak proposatuko dituzte, betiere ikerketan parte hartzen duten hogeita hamar erabiltzaileen sentsazioetan eta beharretan oinarrituta. Iruña Teknologiak-ek, bestalde, exoeskeletoa egokituko du eskaera horietara moldatzeko.

Bi fase

Lehen fasea 2023ko ekainera arte garatu eta, nagusiki, bi lan egin dira: batetik, erabiltzaile bakoitza zer puntutatik abiatzen den aztertzea eta, era berean, gailua egokitzea pertsona bakoitzak eroso erabili eta doitu ahal izateko. Bestetik, dagoeneko errehabilitazioan erabiltzen da era autonomoan eta, halaber, gure erakundeak erabiltzen dituen beste teknologia batzuekin batera, modu bateragarrian. Proiektuan ari diren hamar pertsonarekin, are lan trinkoagoa eginen da, exoeskeletoaren bidez eguneroko bizitzako jarduerak autonomia handiagoz erabiltzeko (jatea, garbitzea, gauzak hartzea...).

Bigarren fasean (2023ko ekainetik 2024ko ekainera), errehabilitazioa lantzen jarraitzeaz gain, exoeskeletoak etxeetan probatuko dira, autonomia nola handitu eta bizi-kalitatea nola hobetu dezaketen zehazteko. 

Emaitzak onak badira, desgaitasunaren eta osasunaren sektoreetako erakunde ugariren errehabilitazio-programak irauli litzake.

Scroll to Top