NeuroPredict ikerketa eta garapen proiektu bat da errehabilitazio neurologikoa eraldatzeko asmoz, neuroteknologia aurreratua eta adimen artifiziala uztarturik erabiliz. Ekimena Adacen NAIR Centererakundeek garatu dute batera eta, haren bidez, era ez inbasiboan erregistratu daiteke bai garunaren jarduera, bai erabiltzaileen mugimendua, errehabilitazio ariketak egiten dituztenean, elektroenzefalografia (EEG) eta gorputz azelerometroak erabiliz.
Datu horietatik abiatuta, adimen artifizialeko berariazko algoritmoek programa terapeutikoen pertsonalizazioa errazten duten patroi neuronalak eta motorrak identifikatzen dituzte. Ikuspegi horri esker, esku-hartzeak pertsona bakoitzaren benetako bilakaeraren arabera doitu eta saioak optimizatzen dira, hobekuntza eragiten ez duten jarduerak murriztuz; eta halaber, aurrerapen funtzionala modu eraginkorragoan lortzen laguntzen duten jarduerak indartzen dituzte.
Proiektua laguntza-tresna bat da medikuntzako, fisioterapiako eta terapia okupazionaleko profesionalentzat, informazio objektiboa ematen baitie erabaki klinikoak hartzeko eta eboluzioa eta pronostikoa taxutzeko. Haren aplikazioa bereziki nabarmena da garuneko kaltearen fase azpiakutuetan eta fase kronikoetan, ona baita garun plastikotasunerako, lortzen diren aurrerapenak mantenduta eta errehabilitazio prozesuan atzerapenak eragotzita.
NeuroPredict lehen garapenetako bat da estatuan, garuneko eta mugimenduko datuak denbora errealean erabiltzeari dagokionez, ingurune terapeutikoaren barnean, eta neuroerrehabilitazio arloko hainbat testuingurutan aplikagarria den eredu berritzaile bat finkatu du.
Proiektuak la Caixa Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Innova Programaren laguntza jaso du.

