VYSIUM HEALTH I+G proiektu bat da, eta helburu du iktusa izan duten pazienteengan heminegligentziak eta garuneko beste kalte batzuk atzemateko eta tratamendu pertsonalizatua emateko gailu mediko zentzumen anitza eta berritzailea garatzea. Gailuak errealitate mistoko eta adimen artifizialeko teknologiak erabiltzen ditu, paziente bakoitzaren berezko beharretara egokitutako terapiak eskaintzeko eta, horrela, errehabilitazio neurologikoko prozesuak optimizatzeko. Proiektuak desgaitasunaren eta hilkortasunaren kausa nagusietako bat du langai, irtenbide teknologiko aurreratu bat proposatuta, pazienteen bizi kalitatea eta autonomia hobetzeko. Gainera, hutsune bat bete du, ez baitago tresna eraginkorrik heminegligentzia diagnostikatzeko eta tratatzeko.
Proiektuko bazkideak
Nafarroan osasun, teknologia eta biomedikuntza arloan liderrak diren erakundeak dira VYSIUM HEALTH partzuergoan kide:
* Ysium Medical, S.L. (proiektuaren gidaria): Gailu mediko berritzaileen diseinuan eta garapenean espezializatutako startup teknologikoa da.
* Data Value ManagementS.L. (DVM): Adimen artifizialean, analitika aurreratuan eta software sanitarioaren garapenean aditua den enpresa.
* Zamarripa Ópticos JUANDAHU, S.L.: Erreferentea optometria aurreratuan eta ikusizko terapietan
* Fundación para la Investigación Médica Aplicada (FIMA/CIMA)Bikaintasun zentroa ikerketa biomediko translazionalean.
* Universidad de Navarra (UNAV)Ikerketa biomedikoan liderra da proiektuan, ikerketa klinikoa eta neuropsikologia ardatz hartuta.
* Universidad Pública de Navarra (UPNA): ibilbide luzea egina du gailu medikoak ikertzen, eta teknologia haptikoetan, entzumen-teknologietan eta prototipoetan dago espezializatuta.
Nafarroako Garun Kaltearen Elkartea (ADACEN): Aditua neurorrehabilitazioan eta pazienteen baliozkotze klinikoan
* Navarra Health Clúster (NHC): Proiektuaren zabalkunde, komunikazio eta datuen babesaren eta jabetza intelektualaren arduraduna.
Proiektutik espero den eragina
VYSIUM HEALTHek errehabilitazio neurologikoa eraldatu nahi du iktusa izan duten pazienteengan, heminegligentzia zehatz atzematea eta tratamenduak dinamikoki pertsonalizatzea ahalbidetzen duten teknologia aurreratuak erabiliz. Ikuspegi horri esker, pazienteen funtzionaltasuna eta autonomia nabarmen hobetzea espero da, eta hori lagungarria izanen da senideen eta osasun profesionalen gaineko laguntza-zama murrizteko, bai eta iktusaren tratamenduari lotutako kostuak murrizteko ere. Proiektuak, gainera, berrikuntza teknologikoa bultzatuko du osasunaren arloan, Nafarroan negozio aukera berriak eta enplegu kualifikatua sortuta. Enpresen, unibertsitateen eta ikerketa zentroen arteko lankidetza funtsezko zutabea izanen da, eskualdeko berrikuntza ekosistema indartu eta ezagutzaren transferentzia erraztuko baitu. Horri guztiari esker, bai partzuergoa bai Nafarroa erreferente izanen dira errehabilitazio neurologikorako eta medikuntza pertsonalizaturako irtenbide teknologiko aurreratuak garatzeari dagokionez, eta Nafarroa ingurune lider gisa finkatuko da osasun digitalean eta osasun arloko teknologian.
Eragina Nafarroan
Proiektuak eragin zuzena izanen du Nafarroako ekonomian eta enpresa sarean, Nafarroa berrikuntza gune gisa finkatuta osasun digitalean eta osasunaren arloko teknologian. VYSIUM HEALTH lagungarria izanen da enplegu kualifikatua sortzeko, inbertsioak erakartzeko eta enpresa parte-hartzaileak nazioartekotzeko. Gainera, Nafarroako lehiakortasuna indartuko du estatuan eta nazioartean, osasunaren arloan ezagutzaren transferentzia sustatuz eta startup eta enpresa teknologiko berrien sorrera bultzatuz.
Duración: 01/06/2025 – 31/12/2027
Aurrekontua: 1.319.898,01 €
Erakundeak Nafarroako Gobernuaren laguntza bat jaso du, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak % 40an finantzatua, Nafarroako FEDER 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez.

