Fesia Walk

Ibilera errehabilitatzeko gailu bat da, nerbio-sistemako gaixotasun edo lesio baten eraginez oin eroria pairatzen duten pertsonentzat.

Fesia Walkek oinaren aurrealdea altxatzen laguntzen die gure pazienteei, estimulu elektrikoen bidez. 

Gailuak estimulazio elektriko funtzionalaren bidez dihardu; hau da, pultsu elektriko txikiak aplikatzen dizkie nerbioei eta giharrei beren funtzioak berreskuratzeko edo hobetzeko. Estimulu elektriko horiek onurak eragiten dituzte ibilera-patroian eta lagungarriak zaizkio pazienteari oinaren berezko mugimendua berreskuratzeko, oin-zolako eta bizkarreko flexioa eraginez. 

Scroll to Top