Hand Tutor

Sistema honek eskuaren errehabilitazio motorra eta funtzionala du xede. Eskularru ergonomiko eramangarri batez eta errehabilitazio-terapia fisikorako software espezializatu batez dago osatua, eta jarduera kontrolatzeko eta ebaluatzeko aukera ematen du.

Handtutorearen bidez, hatzen eta eskumuturraren flexo-luzapena landu dezakegu, hainbat jokoren bidez; jokoek, izan ere, erantzun onuragarria eragiten baitute erabiltzaileentzat.

Errehabilitazioa ez da soilik fisikoa, txertatuak dituen jokoek estimulazio kognitiboa ahalbidetzen baitute aldi berean; beraz, ariketak eraginkorragoak dira.

Scroll to Top