Arm-Assist

Arm-assist goiko gorputz-adarrak errehabilitatzeko robot lagundu bat da, desgaitasun neuromuskularra duten pertsonentzat pentsatua; bereziki egokia da garuneko kaltea izan duten pazienteentzat, baina onurak ere baditu beste patologia mota batzuetan.

Tresnaren helburu nagusia da besoaren mugikortasuna jokoen bidez lantzea. Jokoen bidez, gainera, beste gaitasun kognitibo batzuk lantzen dira, hala nola oroimena, arreta, pertzepzioa, etab.

Jokoak erregulatu egin daitezke bai mugimendu mailan bai zailtasunean; beraz, pertsona guztiek erabil dezakete beren gaitasunetara egokituz.

Scroll to Top