Gorputzaren atal guztiak askotariko ariketen bidez lantzeko aukera ematen du, eserita nahiz zutik, geldian nahiz mugimenduan, eta, horrela, erabiltzaileen motibazio maila handitzea lortzen da.
Mailak doitu egin daitezke, eta saioak pertsonalizatu, pertsona guztiengana egokitzeko. Adinekoek oso motibagarri ikusten dute, eta, konturatu gabe, mota guztietako ariketa fisikoak egiten dituzte.
