Tablet

Tabletak erabiliz, funtzio kognitiboak estimulatzen dira: oroimena, arreta, orientazioa… Tresna intuitiboak, eramangarriak eta irisgarriak dira.

Aurkikuntza eta sormena sustatzen dituzten ikaskuntza-inguruneak proposatzen dituzte. Haien izaera ludikoari esker, zereginarekiko arreta eta kontzentrazioa areagotzen dute naturaltasunez eta ahaleginik egin behar izan gabe. Nekez lortzen dira beste sistema batzuen bidez materialen aurkezpenean ahalbidetzen dituen kalitatea eta moldagarritasuna, atzeraelikadura etengabea posible egiten duelako.

Tabletekin egindako lanari esker, pertsona gehiagok ezagutu dute tresna hori, eta huraxe erabiltzen ohitu dira, eguneroko bizitzan txertatuta, baita zentrotik kanpo ere. Horrela, estimulazio kognitiboa etxera eraman ahal izan dugu, telerrehabilitazio plataformen bidez.

Scroll to Top