Fesia Grasp

Eskuaren trebetasuna errehabilitatzeko gailu berritzailea da, estimulazio elektriko funtzionala erabiliz.

Eskumuturraren eta hatzen mugimenduak modu selektiboan eta, patroi konplexuetan integratuta, hobetzeko dago diseinatua. Hartutako garun kaltearen ondorioz edo nerbio-sistema zentraleko beste lesio batzuen ondorioz, eskua, besaurreko giharrak eta hatzen mugimendua kontrolatzeko gaitasuna galdu duten pertsonentzat dago pentsatua.

Teknologia berri honek estimulazio elektriko funtzionala erabiltzen du eskumuturraren eta hatzen flexioa eta luzapena sortzeko, erabiltzailearen eskuaren funtzioa, askatasuna eta independentzia berreskuratze aldera.

Beste errehabilitazio-sistema batzuekin erabil daiteke, eta horrek errehabilitazio integralagoa errazten du.

Scroll to Top