Adacenen aurrera egiten jarraitzen dugu gurekin dauden pertsona guztiengana hurbilago egoteko. Horregatik, euskararen aukera gehitu dugu gure webgune berrian hizkuntza erabilgarri gisa.
Testuen erauzketa eta itzulpen prozesua azken hilabeteetan egin da, Euskarabideak emandako dirulaguntzari esker, irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.
Hizkuntza honetan ere edukiak ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak izan daitezen kontuan hartu dugu.
Hobekuntza honekin, gure konpromisoa sendotu nahi dugu: irisgarritasuna eta hurbiltasuna lehenestea, eta herritarrei gure komunitateko hizkuntza propioetako batean informatzeko eta komunikatzeko aukera ematea.
Euskara gure komunikazio-bideetan erabiltzea urrats bat gehiago da zerbitzu inklusibo eta Nafarroako kultura zein hizkuntza-aniztasunarekiko errespetuzkoa bermatzeko.
