Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
Castellano   Euskara   English  
             
Alorrak eta profesionalak
Fisioterapia
Logopedia
Lanerako terapia
Neuropsikologia
Psikopedagogia
Gizarte lana
Laguntza zuzeneko teknikariak
Programa aurreratuak
Teknologiak
PSIKOPEDAGOGIA
Psikopedagogiak Psikologiaren eta Pedagogiaren ezagutzak batzen ditu. Psikopedagogiaren lana oso lotua dago psikologiako beste espezialitate batzuekin; esaterako, ikaskuntzaren psikologiarekin eta bilakaeraren psikologiarekin, besteak beste.
Psikopedagogiak pertsona aztertzea du xede, bai eta pertsonaren ikaskuntza zer ingurunetan garatzen den ere, betiere esku hartzen duten testuinguru guztiak kontuan hartuta (pertsonala, sozio-kulturala, familiarra). Psikopedagogiaren metodoen bidez, arazoa aztertzen du, betiere potentzialtasun ezagutzazkoak, afektiboak eta sozialak ikustatuta, pertsona bere jardueretan hobeki molda dadin.
Esku-hartze psikopedagogikoa prozesu integratzaile eta integraltzat jotzen da, eta ekintza posibleak identifikatu beharra dakar berekin, zer helburu eta testuingurutara zuzentzen zaien. Oinarrizko hiru printzipio izan behar ditu: prebentzio printzipioa, garapen printzipioa eta gizarte ekintzarako printzipioa.  
 
Adacenen, hona psikopedagogoaren xedea:
 
 
Ikas-egoerak ingurune normalizatuetan eta funtzionaletan sustatzea. Psikopedagogiak pertsonaren indarguneak ditu oinarri, bai eta Hartutako Garun Kaltearen ondotik dauzkan gaitasunak ere, eta ikas-prozesuan diren trebeziak indartu, estimulatu eta/edo garatzeaz arduratzen da.
 
Ikaskuntzan dituen arazoak zerk eragiten dituen identifikatzea, hala nola: ezagutzazko heldugabetasuna, lesioaren lokalizazioa, ikasteko motibaziorik eza, familia barneko arazoak eta/edo arazo sozialak (barne/kanpo faktoreak).
 
Ikaskuntzaren zailtasunei aurrea hartzen saiatzea, gaitasun kognitiboak, emozionalak eta sozialak garatuz.
 
Bai Hartutako Garun Kaltea pairatu duten pertsonak, bai lesioaren ondorioz galdutakoa berrikasi behar duten pertsonak, indartu eta errehabilitatzea, adimena erraztuko dieten metodo espezializatuak irakatsiz.
 
Arlo guztietan psikopedagogiarekin bat esku hartu eta ebaluatzea (arlo sozio-afektiboa, arlo kognitiboa, portaerazkoa, esku-hartze psikologikoa eta emozionala…). Berreziketa. Ikas teknikak eskuratzea, bai eta estrategia metakognitiboak garatzeko teknikak ere bai.
 
Orientatzea. Eredu eta estrategia hau edo hura erabiltzen da, Garuneko Kaltea pairatu duen pertsonaren egoera aldakorrarekin bat. Prozesu hori bizi-zikloaren bitartez zuzentzen zaie pertsonari, esparruari, aspektuari eta testuinguruei, betiere gizarte eta hezkuntza arloa azpimarratuta, lotura dutelako bai aldaketarekin, bai errealitatea eraldatzearekin; eta ikuskera holistiko, ulerkor, kritiko eta gogoetatsua dute ezaugarri, bilakaera sozial bera neurtze aldera.
 
Familiak aholkatzea eta haietan esku hartzea. Sistema familiarra hiru programaren bidez artatzen da. Honatx programen xedea: Aholkularitza, Psikohezkuntza eta Esku-hartze psikoterapeutikoa. Arlo hau Familia Eskolaren zati aktiboa da.
 
 
 
Programak ADACENen
 
    HGK duten pertsonendako programak:
 
P. Banakako errehabilitazio kognitiboa
P. Taldekako estimulazio kognitiboa
Euskarria: Errehabilitazio kognitiborako fitxak, tablet, GNPT ordenagailu-plataforma eta mahai elkarreragilea.
P. Portaeraren berreziketa eta laguntza emozionala
P. Banakako laguntza psikologikoa.
 
   Sistema familiarrarendako programak:
 
P. Psikohezkuntza garuneko kaltean
P. Laguntasuna eta esku-hartze familiarra.
 
 
 
Profesionalak
            -Maite Palacios Muruzábal