Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
Castellano   Euskara   English  
             
Alorrak eta profesionalak
Fisioterapia
Logopedia
Lanerako terapia
Neuropsikologia
Psikopedagogia
Gizarte lana
Laguntza zuzeneko teknikariak
Programa aurreratuak
Teknologiak
LOGOPEDIA
Logopedia errehabilitazio neurologikorako prozesuan erabiltzen da pertsona kaltetuaren mintzamena eta komunikz.zioa berreskuratzeko edo mantentzeko, eta era berean, disfagia duten edota janaria eztarrian gelditzeko arriskua duten erabiltzaileengan irensketa-patroi segurua lortzeko, garuneko lesioaren ondorioz.
Hona hemen zer programa egiten diren ADACENen:
 
Logopedia neurologikoa
 
Banakako/taldekako saioetan lan egiten dugu, eta helburua hauxe da: pertsonari ahalik eta funtzionaltasunik handiena eman nahi diogu komunikazio-baliabide guztien erabileran, eta era berean, hark ahotsean, mintzoan edo hizkuntzan dituen gabeziak normaltzeko eta/edo konpentsatzeko.
  • SAAC edo komunikaziorako sistema alternatiboak ezartzeko balorazioak egiten dira, erabiltzailea eraginkortasunez komunikatu dadin bere ingurunearekin eta internet nahiz sare sozialak bere kasa erabil ditzan.
  • Hizkuntzaren balorazioa eta errehabilitazioa: afasiak
  • Mintzoaren balorazioa eta errehabilitazioa: mintzoaren apraxiak/ disartriak
  • Terapia miofuntzionaleko teknikak muskulatura eta aho nahiz aurpegiko funtzioa egokitzeko: aurpegiko paralisia, paresiak, hipotoniak
  • Puntako teknikak erabiltzen ditugu, Kinesiotape , elektroestimulazioa eta laserra, eskuzko/ahozko terapiaren osagarri.

Irensketa eta eztarriko trabamenduak prebenitzea
  • Elikagai solido eta likidoen irensketa baloratzea, elikagaien testura eta bolumena erabiltzailearen beharretara egokitzeko.
  • Irensketaren errehabilitazioa: elikadura-boloaren prestaketan esku hartzen duten giharren aktibazioa eta entrenamendua, eta irensketa sendotzea, gabezia konpentsatzen duten estrategien bidez: postura entrenatzea, elikagaien testurak eta bolumenak aldatzea, etab… Hori guztia erabiltzailearendako elikagai ahorakin eraginkor eta segurua egitera bideratua.
  • Aholkularitza erabiltzaile eta familientzat, eztarriko trabamenduak prebenitzeko jarraibideen gainean
  • Prestakuntza familiako kideentzat, profesionalentzat eta bestelako erakundeentzat
Irakurketa-idazketa

Programa honek behar bezalako estrategiak garatu nahi ditu irakurketaren eta idazketaren erabilera funtzionala ahalbidetzeko, banakako nahiz taldekako saioen bitartez.  
  • Irakurketa eta idazketa jarduerak, jarduera horien mekanika eta irakurmena sustatzeko.
  • Irakurketa-idazketaren alderdi fonologikoak, grafikoak eta bisoespazialak lantzea.
  • Idazketaren entrenamendu mekanikoa, esku nagusia erasana duten pertsonenga 

PROFESIONALAK
  • María Urdániz
  • Itziar Dolz
  • Ane García