Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
Castellano   Euskara   English  
             
Alorrak eta profesionalak
Fisioterapia
Logopedia
Lanerako terapia
Neuropsikologia
Psikopedagogia
Gizarte lana
Laguntza zuzeneko teknikariak
Programa aurreratuak
Teknologiak
LANERAKO TERAPIA
Adacenen, Lanerako Terapia alorra dugu, pertsonek eguneroko bizitzako jarduerak egiteko duten gaitasuna ebaluatzeko, eta aipatu jarduera arriskuan edo kaltetua dagoenean esku hartzeko. Lanbide terapeutok xede batekin erabiltzen dugu jarduera; eta ingurunea, berriz, pertsonari autonomia eta independentzia funtzional handiagoa emateko bere eguneroko jardueretan.  
Elkarrizketa eta hasierako balorazioa egin ondoren, zer tratamendu egin erabakitzen dugu pertsonarekin batera, ahalik eta autonomiarik handiena emateko.
 
Hona hemen egiten ditugun programa eta teknika batzuk:
 
Bizitza Autonomoa Sustatzeko Programa: pertsonaren autonomia eguneroko jardueretan hobetze aldera lan egiten dugu, hala oinarrizko jardueretan nola instrumentaletan, betiere jarduera bakoitzerako unea eta egiazko testuingurua kontuan hartuta.
Autonomia eguneroko bizitzako Oinarrizko Jardueretan: dutxa, norberaren apainketa, jantziak, elikadura, esfinter kontrola, komunean moldatzea, joan-etorriak.
Autonomia eguneroko bizitzako Jarduera Instrumentaletan: etxeko trebeziak, euroa erabiltzeko tailerra, sakelako telefonoa eta informatika.
 
 
 
Autonomia Sozialerako Programa: programa honek pertsonaren maneiu sozialarekin lotutako jarduerak berreskuratu nahi ditu; adibidez, garraio publikoa erabiltzea, erosketa egitea edota hirian barna mugitzea. Gizarte Hezkuntzarako zerbitzuarekin batera egiten da, pertsonaren ingurunean, hain zuzen (Iruñean eta inguruetan).
 
 
Goiko Atalen Funtzionaltasunerako Programa: goiko atalen ahalik eta funtzionaltasunik handiena berreskuratzea du helburu, hainbat parametro hobetuz, hala nola indarra, begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa, artikuluen sentsibilizazioa eta propiozepzioa nahiz mugikortasuna, besteak beste. Horretarako, honako teknika eta tresna hauek erabiltzen ditugu: eskuzko teknikak, errehabilitazio robotikoa (Arm Assist, Hand tutor, D Tutor, Leap Motion), Mirror Therapy, zereginetara bideratutako entrenamendua, ferulajea eta elektroestimulazio funtzionala.
 
 
Irisgarritasun eta Laguntza Teknikoetarako Programa: aholkularitza eskaintzen dugu etxean eta/edo ingurunerik hurbilenean egin beharreko aldaketez, eta era berean, garuneko kalteak erasandako pertsonak behar dituen laguntza teknikoez eta ortoprotesikoez, ahalik eta autonomia mailarik handiena izan dezan.
 
 
Profesionalak
 
José Antonio Cueto
Cristina Vera