LAGUNTZA ZUZENEKO TEKNIKARIAK
Adaceneko baliabideen funtzionamenduan behar-beharrezkoak diren profil profesionalak
Gizarte hezitzaileak
Funtsezko jarduera egiten dute gizarteratzearen arloan eta eguneroko bizitzako jardueren berrentrenamenduan.
Pertsonak gizarteratzeko jarduerak programatu, ebaluatu, antolatu eta garatzea dute xede, betiere estrategien aplikazioa oinarri hartuta, dela norberaren autonomia garatzeko, dela haien laneratzea garatzeko.
Tailerreko monitoreak
Nagusiki, aisia eta denbora librea lantzeko programez arduratzen diren profesionalak.
TAS
Oinarrizko jardueretan (higienea, elikadura, jantziak eta oinarrizko zainketak) behar diren laguntza-eragiketak egiten aritzen dira, behar horiek pertsona ongi tratatuz ase daitezen.
Gidariak
Joan-etorrietako segurtasuna bermatu behar duten langileak dira; beti behar bezala eginen dituzte, pertsona arriskuan ez jartzeko. Uneoro, lanean, arauzko segurtasun-neurriak erabiliko ditu, bai eta joan-etorrietarako behar diren egokitzapenak ere.