Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
Castellano   Euskara   English  
             
Alorrak eta profesionalak
Fisioterapia
Logopedia
Lanerako terapia
Neuropsikologia
Psikopedagogia
Gizarte lana
Laguntza zuzeneko teknikariak
Programa aurreratuak
Teknologiak
NEUROPSIKOLOGIA
Neuropsikologia goi-mailako funtzioen eta garuneko egituren arteko lotura aztertzen duen zientzia da. Gure esparruan, garuneko lesioak edo kalteak nerbio-sistema zentralaren egituretan eragiten dituen efektuen ebaluazioa, errehabilitazioa eta prebentzioa dira ardatz.
Lesio horiek aldaketak sortzen dituzte prozesu kognitiboetan (hala nola, adi egoteko gaitasuna, oroimena, hizkuntza ulertzea, arrazoinamendua, erabakiak hartzea…) eta afektiboetan; era berean, portaeran ondorioak eragiten ditu (apatia, desinhibizioa, inpultsibotasuna, infantilismoa, egozentrismoa…).
Diziplina hori 1999an sartu zen Adacenen zerbitzuetan, HKZsufrituduten pertsonei eta haien familiei laguntzeko.
Haren helburu nagusia da bi alderdiei laguntzea errealitate berriaonartzen eta bizitza-proiektu berri bat sortzen.
HKZ duten pertsonen eta haien familien erronka nagusietako batizan da gertatu diren aldaketak eta ondorioen irismena ulertzea.
HKZ duten pertsonen eta haien familien erronka nagusietako batizan da gertatu diren aldaketak eta ondorioen irismena ulertzea.Hortik aurrera, egoera berriari ekiteko eta aurreko bizitzaren doluaegiteko tresnak garatu behar dituzte. Horrela, oreka berri bat lortzekoeta ahalik eta garapen pertsonal eta familiar handiena lortzekoaurrera egin ahal izango dute.
Helburu hori lortzeko, neuropsikologiak bi arreta-ildo lantzen ditu:
  • HKZ duen pertsonarentzako arreta:
    • Ebaluazioa eta diagnostikoa
    • Errehabilitazio neuropsikologikoa (kognizioa, emozioa eta portaera)
    • Estimulazio kognitiboa
    • Laguntza psikologikoa
  • HKZ duten pertsonen familiei laguntzea:
    • Laguntza eta esku-hartze psikologikoa.
    • Autolaguntzako taldeak
    • Familia eskola.
Bestalde, neuropsikologiak Adacengo gainerako profesional-taldeari DCA duten pertsona bakoitzaren gaitasun eta zailtasunenberri ematen die, beren lan-eremuetan laguntzeko jarraibideakemanez. Horrela, paziente bakoitzaren beharrak kontuan hartukodituen arreta integrala lor daiteke.
 
PROFESIONALAK
  • Leyre Tirado
  • Miren Murguiondo
  • Alicia Urriza