Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
FISIOTERAPIA
Fisioterapia zerbitzuan bere osoan heltzen diogu pertsonaren dimentsio fisikoari; hiru helbururen bidez, nagusiki: pertsonak mantentzen dituen gaitasunak indartzea, hobetu daitezkeen ondorioak errehabilitatzea, eta mantentze fisiko orokorra sustatzea, ahalik eta autonomiarik nahiz funtzionaltasunik handiena lortze aldera.
Helburuok lortze aldera, banaka eta taldeka lantzeko aukera dugu; eta gainera, errehabilitazioari aplikatutako teknologia berrietako gailu aurreratuak ditugu eskura.
Hona hemen egun garatzen ditugun programak:
Fisioterapia neurologiko espezializatua
Adaceneko fisioterapeutek esperientzia zabala dute neurologiaren arloan; bereziki, Hartutako Garun Kalteari dagozkion gauzetan. Gizabanakoendako fisioterapia-tratamenduetarako, arlo horretako berezko teknikekin batera Bobath, Perfetti…), fisioterapia orokorreko beste batzuk erabiltzen ditugu (Neurodinamia, teknika miofaszialak, zinesiterapia…)
Hidroterapia
Adacenek hidroterapia programa bat garatzen du Mutiloako kirol instalazioetan. Jarduera horri esker, funtzioa errehabilitatzeko helburuak lantzen ditugu eta, era berean, maila soziala ingurune normalizatu eta gozagarrian.
Programa honetan, berezko hiru jarduera garatzen ditugu:
- Talde hidroterapian jarduera gidatuak egiten dira gizabanako bakoitzarendako helburuak lantzeko, ur berotan murgildurik egoteak ematen dizkigun aukerak baliatuta.
- Banako hidroterapia: Berezko teknikak erabiltzen ditugu: Halliwick, Watsu, Bad Ragaz
- Igeriketa entrenamendua
Osasuna sustatzeko jarduera fisikoa
- Fisioterapeutak gidatutako talde jarduerak. 30 eta 45 minutu arteko lan taldeak, talde ariketak eta banakakoak egiteko, pertsona bakoitzarendako helburuak lantze aldera.
- Jarduera programatuak: Pertsona bakoitzaren gaitasun eta beharren berezko balorazioaren ondotik, fisioterapeutak, zenbaitetan, programatu egiten ditu pertsonak zentroko instalazioetan bere kasa egin ditzakeen jarduerak. Aldian-aldian, jarduerak gainbegiratzen dira, ezer doitu behar bada, doitzeko. Hona hemen jarduera horien adibide batzuk: bizikleta estatikoan pedalei eragitea, mugikortasuna errealitate birtualeko gailuaren bidez lantzea, martxa programatua, etab.
- Aerobic: Fisioterapeutak gidaturik, jarduera honetan, musika aprobetxatzen da hainbat alderdi lantzeko, hala nola koordinazioa, oreka eta mugikortasun orokorra.
Gorputz-jarreraren higienea, ergonomia eta laguntzarako produktuak (Ferulak, gurpil-aulkiak…)
- Postura-aldaketak
- Gomendioak eta egokitzapenak Adaceneko erabiltzaileen ergonomia erabiltzeko.
- Hainbat ortopediarekin elkarlanean, aholkularitza ematen dugu, batez ere martxa errazten edota postura hobetzen laguntzeko produktuei buruz.
PROFESIONALAK
- Gema Sánchez
- José Ramón Asiáin
- Amaia Aguas
- Edurne Jaurarena
- Natalia Domínguez