Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra) - 948 176 560 - info@adacen.org
Castellano   Euskara   English  
             
Zer da HGK?
Burezur-garuneko traumatismoak
Iktusa: garuneko infartuak eta odoljarioak
Beste zergati batzuk
Ondorioak
Ondorio fisikoak
Ondorio kognitiboak
Ondorioak komunikazioan
Ondorioak portaeran eta emozioetan
Familia-ingurunean
Adacenek erantzuten du
Hartutako Garun Kaltea garuneko lesio bat da eta,bat-batean gertatzen da, iktusak eta burezur-garuneko traumatismoek eraginda, nagusiki.
Garuneko kaltea askotarikoa da larritasunari eta ondorioei dagokienez, hau da, erabat sendatzetik egoera begetatiboetaraino. Ondorioetako batzuek nabarmen ukitu dezakete gaixoaren autonomia eta familien egoera ere alda dezakete.
 
Hona hemen Hartutako Garun Kaltearen eragile arruntenak:

 
Burezur-garuneko traumatismoak
Burezur-garuneko traumatismoa buruan hartutako kolpe bat da, pertsonaren kontzientzia maila aldatzeko adinako indarra duena edota garuneko haustura bat eragin dezakeena.  Burezur-garuneko traumatismoa pairatzen duten pertsona gehienak lan edo auto istripuak izan dituzten gazteak dira. Erorikoek ere eragiten dute burezur-garuneko traumatismoa (haurrengan eta adinekoengan, batez ere), eta kirol edo arrisku jarduera batean jasotako kolpeek ere bai.
Iktusa
Iktusak edo garuneko istripu baskularra garun-fluxuko arazoek eragiten dituzte. Iktusak arterien buxadurek eragiten dituzte (tronbosia), edota arterien hausturak (odoljarioak). Odol-isuria azken iktus mota horri dagokio.  

Batez ere, hiru faktorek eragiten dute iktusa izan eta ondoko egun edo asteetako egoera klinikoan: garuneko eremu kaltetuaren azalerak, lesioaren kokapenak eta gaixoaren adinak.
Bestelako zergatiak
-  Garuneko anoxia
Garuneko oxigenorik eza da, eta hainbat guzak eragin dezakete, hala nola bihotz-gelditze batek, itodurak, karbono monoxidoak sortutako toxikazioak, eztarriko trabamenduak, edota arnasketa-sistemako beste arazo batzuek.  Jaio aurreko eta jaiotza inguruko anoxiek ere, maiz, garuneko kaltea eragiten dute.
 
- Tumoreak
Traumatismoetan bezala, gora doa biziraupena garuneko tumoreetan. Pertsonak, zenbaitetan, gaixotasun larri horretatik ateratzen dira bizirik baina errehabilitazio-prozesuei ekin behar zaie.
 
- Entzefalitisa
 
Herpes birusak eragindako infekzioa da eragile nagusia. Izan ere, infekzio mota horrek lobulu tenporalei eta bekoki-lobuluei erasaten die. Kasurik larrienetan, arazoak izaten dira oroimenena eta mintzoan, eta aldaketak ere izaten dira emozioetan nahiz jokamoldean.