Euskara klaseak

En la imagen aparece, a la derecha, Joshe Etxenike, el autor del texto y profesor de euskera, en silla de ruedas. A su alrededor dos alumnas y un alumno, todos ellos usuarios de Adacen

Jose Etxenike

Horrelako egitasmo bat martxan jartzen den lehen aldia ez izan arren, aurten ere ADACENen euskara ikasteko aukera martxan jarri da. Aurtengoan, ordea, ez du Eneida Idiakez taldekideak martxan jarri; oraingoan ni neu, Joshe Etxenike, saioak gidatzeaz ardutatu naiz. 

Ikasleei dagokienez, hasiera batean, gutxi batzuk izan ziren parte hartzera animatu zirenak, eta egun gutxira taldea dexenteki handitu zen. Ezusteko handiak jaso ditut bildu ditudan ikasleei dagokienez. Izan ere, Iñigo Bezunartea monitorea ere klaseetara bildu dut, eta egia esan, ez da batere ikasle txarra. Ikasleen artean atzerrikoak ere badaude; horien artean, Bulgarian jaiotako ikasle bat, Elena, horrelako aukera galdu nahi ez zuela adierazi zuena. Badaude klasera etorri bai, baina apenas parte hartzen dutenak, baina badaude alderantzizko jokabidea erakusten dutenak ere, hau da, parte hartu gabe gelditu ezin direnak. 

Materiari dagokionez, euskaltegi batetik lortutako ariketa eta bildutako teorian oinarritu ditut klaseak, besteak beste, deklinabide edo aditzetan. Hiztegia lantzen ere hasiak gara. Ariketak ulertzeko ezinbestekoa den hiztegiaz gain, egunero lantzen dugu hiztegiaren parte txiki bat, arloka banatuta: etxearen zatiak, koloreak edo animaliak, besteak beste. Oraingoz teoria besterik ikusi ez badugu ere, denbora gutxi barru, kantu eta horrelakoekin lan egiteko asmoa daukat. Dena dela, Joxean Artze euskal idazleak esandako hitz batzuk ekarri nahi ditut gogora: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”.

Scroll al inicio