Tele-errehabilitazio pertsonalizatua
Adacen lehen zentroetako bat izan da sistema hori txertatzen, zer moduzkoa den aztertzeko eta hobekuntzak egiteko.
Tele-errehabilitazio kognitiborako sistema bat da, Instituto Guttmann Fundazioak garatua. Gaur egun, probatzen ari da. Plataforma informatikoarekin batera, programa kliniko batzuek osatzen dute, bai eta patente batek ere. Honatx patentearen izena: “Plastikotasun neuronalean datzan esku-hartzea segurtasunez gidatzeko metodoa eta sistema”. Urrutiko tratamenduak eta pertsonalizatuak eskaintzen dizkie hainbat arazo neurologiko dituzten gaixoei.