948 176 560
Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra)
info@adacen.org

NOIZ JO ADACEN-ERA

cuando-acudir-adacen

NOIZ JO ADACEN-ERA

Lesioaren lehenengo fasea esparru ospitalarioan eta sanitarioan garatzen da pertsonak biziraun dezan egiten den lehenengo esku-hartze baten bidez, eta bigarrena sortutako ondorioak tratatu eta errehabilitatzeko egiten da. Ondoren, kalte zerebrala pairatzen duten pertsonek eta haien familiek ADACENera jotzen dute egoera kroniko berrira moldatzeko eta ikuspegi sozio-saniario eta errehabilitatzaile batetik lan egiten jarraitzeko.

Asmoa pertsonak eta haren familiak dituzten beharrak asetzea da, ospitalizazioaren ondoren hobetu duen arren, oraindik haren bizitza mugatuta eta baldintzatuta baitu. Halaber, beharrezkoa da familiari informazioa eta aholkularitza jasotzeko espazio bat ematea egoera eta errealitatea egokitzeko.

ADACENera jotzen duten pertsonek jarduerekin jarraitzea bilatzen dute, izan ere, ospitalean alta jaso ondoren, kaltetutako pertsonek eta haien senideek kalte zerebralean espezializatua dagoen arreta jasotzeko duten baliabide bakarra ADACEN da.

Kaltetutako eremu bakoitzean pertsonaren autonomia bultzatzen duten jarduerak garatzen dira, estimulaziotik eta interbentziotik abiatuta: neuropsikologia, logopedia, fisioterapia eta terapia okupazionala, aisialdia eta denbora librea, jarduera okupazionalak, laneratzea eta normalizazio familiarra. Horietako bakoitza lesio baten eraginez kaltetu egiten da, maila handiagoan edo txikiagoan, mendekotasun eta artatze beharren mailen aukera zabal bat sortuz.

Egoera horren aurrean funtsezkoa da gabezia bakoizari erantzunez interbentzio global bat egitea. Hortaz, eskaintzen diren programa eta jardueren helburua maila pertsonal, sozial, familiarrean, laneratzean, etab.-etan kaltetutako pertsonak zein haren familiak dituzten behar guztiak asetzea da.

Mendekotasunaren Arretarako Zentroak adin guztietako pertsonak artatzen ditu, emakumeak zein gizonak, kalte zerebralaren ondorioz kalte zerebralean espezializatutako arreta eta estimulazio jakin bat eskatzen duen mendekotasuna dutenak.
Era berean, pertsona horien familiak eta zaintzaileak ere berariaz haientzat egindako babes, informazio eta formakuntza programen onuradun dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies