ADACEN-ek lealtad fundazioak ematen duen ‘ONETSITAKO GKE’ zigilua jaso du.
Lealtad Fundazioa , iirabazi asmorik gabeko erakunde independentea da, eta Adacen-i, Nafarroako Kalte Zerebralaren Elkarteari, ‘Onetsitako GKE’ zigilua eman dio.
ZER DA ‘ONETSITAKO GKE’ ZIGILUA?
Gardentasunaren eta Praktika Onen 9 printzipioak betetzen dituzten GKE-ak identifikatzen dituen bereizgarri bat da. Zigiluaren helburua donatzaileek GKEetan duten konfiantza indartzea eta donazioak eraginkorrak izan daitezen laguntzea da.
Lealtad Fundazioaren akreditazioa erakundeek beraiek eskatzen duten eta 40 adierazle baino gehiago dituen azterketa batetik abiatzen da.
GKE-ENTZAKO BETEBEHARRAK
Onetsitako GKE zigilua eskuratu ahal izateko, Lealtad Fundazioak azterketa bat egiten du Gardentasunaren eta Praktika Onen 9 printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. BAldintza hauek betetzen dituzten GKE-k azterketa hori eskatu ahal izango dute:
- Gizarte ekintza, garapenerako kooperazioa, laguntza humanitarioa edo/eta ingurumenarekin zerikusia duten jarduera eta proiektuak garatzea eta 49/2002 Legearen 3.1. artikuluaren arabera interes orokorrekoak gisa katalogatuta egotea.
- Gutxienez bi ekitaldi osoz jardun izana eta kontuen kanpoko auditoria izatea (egoeraren balantzea, galeren eta irabazien kontua eta memoria ekonomikoa jasotzen duena), kontuen zinpeko aztertzailea den kanpoko auditore batek egindakoa, gutxienez azken ekitaldi itxiarena.
- Espainian elkarte edo fundazio moduan sortua egotea. Elkartea bada, onura publiko gisa aitortu behar izan da.
Baldintza horiek betetzen dituzten GKEk aztertuak izan daitezen eskatu ahal izango dute, haien esparru geografikoa, jarduketa esparrua edo tamaina ezein dela ere. 300.000 euro baino gutxiagoko gastuak dituzten eta lotutako entitaterik ez duten entitateen kasuan, metodologia egokitu bat aplikatzen da.
Gainera, Lealtad Fundazioak hainbat doako tresna eskaintzen ditu elkarteei eta fundazioei haien kudeaketan hobekuntzak egin ditzaten eta azterketarako presta daitezen laguntzeko.
