948 176 560
Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra)
info@adacen.org

LAN ESPARRUAK

LAN ESPARRUAK

Gure lana eta eskarmenTua esparru hauetan garatzen ditugu:

ERREHABILITAZIO INTEGRALAREN ESPARRUA: Adacen-ek garatu dituen baliabide ezberdinen artean, errehabilitazio integrala egiten da, gabezia fisiko, psikologikoetan eta gizarteari egokitzeko gabezietan jardunez kalte zerebrala duten pertsonek eta haien senideek bizi kalitate hobea izan dezaten. Funtzio fisiko eta kognitiboak estimulatzeko programak garatzen ditu eta gorabehera emozional, konduktual eta sozialak kudeatzeko entrenatzen du.

AMILIEN ARRETA EMATEKO ESPARRUA: Kalte zerebrala hartu ondoren egoera berriari baldintza hobeetan aurre egin ahal izateko tresnak ematen dizkie familiei. Horretarako informazio, aholkularitza, zaindariak babesteko eta laguntza emateko programak garatzen ditu.

ASOZIAZIONISMOA SUSTATZEKO ESPARRUA: Hartutako kalte zerebrala ezagutzen eta hari buruzko kontzientzia sortzeko sare sozialak sortzen ditu. Kalte zerebralak ukitutako familiek eta ADACENen kulturan eta xedeetan parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko programak garatzen ditu.

REBENTZIOAREN ESPARRUA.

 KUDEAKETA ESPARRUA: Arlo guztiak koordinatzen ditu eta ADACENen kulturan eta xedeetan integratzen ditu. Baliabideak razionalizatzeko, langileak garatzeko eta etengabe hobekuntzak egiteko programak gauzatzen ditu. ADACEN haztea eta haren kudeaketa hobetzea sustatzen du.

KOMUNIKAZIOAREN ETA KANPO HARREMANEN ESPARRUA: Hartutako kalte zerebralaren presentzia sustatzen du eta ADACEN bitartekari gisa bultzatzen du, botere publikoak eta gizartea oro har kalte zerebralaren ondorioekin eta eragindako behar asistentzial, sanitario eta sozialekin sentsibilizatuz. Hainbat programa garatzen ditu komunikabideek, erakundeek, enpresek eta publiko zabalak hartutako kalte zerebrala ikusgarri egin dezan.

PREBENTZIO ETA BIZITZA OSASUNTSUAREN ARLOA. Informazio eta prestakuntzaren bidez, arrisku-faktoreen jaisteari, bizitza-ohitura osasuntsuak eskuratzeari eta jokaera arduraduneko garapenari laguntzen die.

Trabajadores ADACEN

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies