948 176 560
Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra)
info@adacen.org

HELDUENTZAKO ARRETA

Adacen Fundazioren proiektua:

“Elkarrekin zahartuz”

la caixa fundazioaren eta nafarroako kutxa fundazioaren laguntzarekin
pertsona askok Etxean zahartu nahi dute

Envejeciendo Juntos

Adacen Fundazioak 2016ko apirilean baliabide berri bat abiarazi zuen Iruñean, gaixotasun neurologikoren bat zuten 65 urte baino gehiagoko pertsonei bideratuta zegoena (kalte zerebrala, dementzia…). Proiektua Caixa Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzari esker abiarazi ahal izan zen.

Arreta modalitate malguak dituen baliabide bat da, autonomia mailak mantentzea eta etxean egotea ahalbidetzea bilatzen duena.

Xedea artatutako pertsonen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako diziplinarteko ekipo espezializatu batek arreta anbulatorioa eskaintzen du. Zahartzea dela-eta okerrera egitea ekiditeko eremu ezberdinetako estimulazioaren eta terapien bidezko laguntza eskaintzen da: fisikoa, kognitiboa, okupazionala…, nork bere burua zaintzea sustatuz eta kalitatezko laguntza, arreta pertsonalizatua eta ratio profesional zabala eskainiz.

Arreta eskatzen duten pertsonengana hurbiltzea eta sarbidea erraztea helburu duen gerturatze baliabide bat da. Bizitzaren ziklo honetan egunerokoan laguntza bat eskaintzen du, iraunkortasuna eta auzoko nortasuna sentimendua sustatuz. Hurbiltasun horri esker, kasu berezietan eta erabiltzaileak behar badu, etxean bere beharretara egokitutako arreta eskaintzea ahalbidetzen digu, esaterako, balorazioetarako, aholkularitza teknikoetarako, etab.

Laguntza eredua malgua da eta intentsitate ezberdinak garatzeko aukera aztertzen du, bi edo hiru egun erregimen anbulatorioan egotetik, eguneroko arretara. Helburua pertsona bakoitzaren behar, erabaki eta nahi anitzetara egokitutako arreta mota ezberdinak eskaintzea da. Arreta integrala da, izan ere, zeharka baliabide honek mendekotasuna duten pertsonen familientzako laguntza bat izatea du helburu, horretarako zaintzaile informalen lan zama eta estresa arinduz eta haiek artatzeko programak eskainiz.

Hona hemen zentroan garatzen diren jarduerak:

Fisioterapia

Hainbat arreta mota daude pertsona bakoitzaren eta haien familien eskaerara egokitzeko:

Honakoa diruz lagundutako baliabide bat da, eta erabiltzaileek koordainketa murriztu bat egiten dute.
“Elkarrekin zahartuz” terapia, elkarbizitza da. Autozaintza eta autonomia sustatzen ditugu. Arreta espezializatuko eredu berri eta malgua da, familiengandik hurbil egotea eta haiei laguntzea ardatz dituena.

Zerbitzu komunitario hau Azpilagaña auzoan dago eta bertako zein inguruko auzoetako pertsonak artatzen ditu. 
Harremanetarako kontaktua: Buenaventura Iñiguez kalea, 7 atzealdea (Alzania Ibaia kalearen ondoan), Iruña.                     Tel.: 948774639

Hurbiltasun politika horri jarraiki, 2016. urtean Eguesibarren 65 urtetik gorako pertsonentzako estimulazio tailerrak egin dira, bailarako udalak diruz lagundu dituenak.

2017. urteko martxotik Adacen-ek Zizur Nagusian “Mendekotasuna duten pertsonak estimulatzeko eta familia zaintzaileei laguntza emateko tailerra” garatzen du. Adacen-ek proiektu hau Udalarekin egindako kontratu baten bidez garatzen du.

KALTE ZEREBRALARI BURUZ

HKZ duten pertsonen % 68ak eguneroko bizitzan oinarrizkoa den jardueraren bat gauzatzeko ezgaitasuna du.

Informazio gehiagorako: www.traumatismocraneoencefalico.com

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies