948 176 560
Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra)
info@adacen.org

Enpresa eskuzabalak

Bazkide egin

Izen-abizenak*:

Telefonoa*:

E-posta*:


DOHAINTZAREN DATUAK:

  • ADACENen bakzide egin nahi dut
  • - Maiztasuna: Hiru hilean behinUrtero

    Bazkide kuota:


  • Ekarpen bakarra egin nahi dut
  • - Ekarpena:15€30€50€100€

    Beste zenbateko bat:

ORDAINTZEKO MODUA:

  • Banku-helbideratzea
  • - Kontuaren titularra*:

    - Kontu zenbakia*:

Ekarpenak

Enpresa eskuzabalak

Adacen-en ustez enpresen sektorearekin kolaboratzea funtsezkoa da gizarte bidezkoago eta solidarioago bat sustatzeko, eta ezgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonen integrazio duina bultzatzeko.

Ildo horretan, Adacen-ek enpresak onuradun ekonomikoak izateaz gain, justizia eta gizarte aberastasuna sor dezaten nahi du.
Hortaz, Adacen-en helburua haien jardunean Gizarte Erantzukizun Korporatiboari dagokionez gutxieneko betebeharrak gainditzen dituzten enpresa eta erakundeekin lotura egonkorrak ezartzea da.

 

NOLA KOLABORATU DEZAKE ZURE ENPRESAK ADACEN-EKIN?

1. ADACEN-EK LANEAN “NEURRIAK HARTZEN” LAGUNTZEN DIZU.

Adacen-en enpresak bizi estilo egoki bat eramateak duen garrantziaz kontzientziatzeko funtsezkoak direla uste dugu, langileak bizi ohitura osasungarriak izatera motibatuz, kalte zerebrala era aktiboan prebenituz eta nola prebenitu, hauteman eta nola jardun jakiten lagunduko dien formakuntza eta informazioa emanez. Hori guztia Gizarte Erantzukizun Korporatiboa deritzonaren barruan.

  • Iktusak eta istripuak prebenitzeko hitzaldiak, estresa kudeatzeko tailerrak, jarrera berrantolatzeko, elikadura, mindfulness hitzaldiak zein formakuntza ikastaroak antolatzen ditu zure langileentzat. Zure langileen eta haien senideen osasuna garrantzitsua da zuretzat eta lagundu nahi zaitugu.
  • Elkartu zure “marka” Adacen-ekin eta, hortaz, zure langileen prebentzio, zaintza eta ongizatearekin.

2. ELKARTEAK ANTOLATUTAKO EKITALDIAK BABESTEN DITU

Gurekin hartzen duzun konpromisoa ikusgarri egingo dugu horretarako egingo diren material guztietan.

 

3. BAZKIDE EGIN

Hilean, hiru hilean edo urtean behin ekarpen ekonomiko bat eginez.

 

4. EKARPEN EKONOMIKO BAT EGIN

Kontu zenbaki hauetan donatibo bat egin dezakezu:

  • La Caixa: 2054 0086 13 30 0001 3682
  • Laboral Kutxa: ES78 3035 0145 6114 5001 6362
  • PayPal bidez ere donatiboa egin dezakezu.

5. GURE KALTETUTAKO BAZKIDE BATI LANPOSTU BAT ESKAINI

– Lismi legea beteko duzu: Legeak 50 langile baino gehiago dituten enpresak plantillaren % 2a ezgaitasuna duen pertsonez osatuta egotera edo laneratzea eta enplegua sortzea duten jardueretarako donazio bat egitera behartzen ditu.

-Gizarteari enpresa konprometitua eta solidarioa denaren irudia transmitituko diozu.

 

6. JARRI IRAGARKIA GURE WEBGUNE KORPORATIBOAN EDO NEWSLETTERREAN

– Ospea lortuko duzu: Zure iragarkia newsletterra jasotzen duten 1.500 kontaktu estrategikok eta bisitatzen gaituzten 50.000 internautek ikusiko dute.

 

7. GURE IBILGAILUETAN PUBLIZITATEA JARRI

– Mota guztietako publikoarengana iritsiko zara: Gure ibilgailuek egunero Iruñan eta Iruñerrian barrena ibiltzen dira.

 

8. EGIN KOLABORAZIO HITZARMEN BAT ZURE ENPRESAREN ETA ADACEN-EN ARTEAN

Zure jarduera erabilgarria izan daiteke elkartearen zenbait gastu optimizatzeko. Zentroan eskaintzen diren errehabilitazio programa bat babestu.

 

9. SENTSIBILIZATZEN LAGUNDU

Lagundu zure enpresan edo zure inguruan jarduerak gauzatzen jende gehiagorengana irits gaitezen. Emaiezu Adacen-en egiten ditugun jardueren berri.

Erabili barne eta kanpo komunikaziorako tresnak ADACENek Nafarroako gizartean egiten duen lana ezagutzera emateko: aipa gaitzazu zure web orri edo blog korporatiboan, argitaratu artikulu edo erraportaje bat zure newsletterrean, egin zure langileentzako mailing bat ADACENi buruzko informazioarekin.

 

MECENASGO SOZIALA

 

Adacen Mecenasgo Soziala erregimenaren entitate onuraduna da, abenduaren 28ko 25/2016 Foru Legean xedatzen den moduan. Horri esker, gurekin kolaboratzen duten enpresek onura fiskal garrantzitsuak lor ditzakete.

Enpresek honako onura fiskalak izango dituzte donazioak egiteagatik:

  1.  Zerga-oinarria zehazteko, donatutako kantitateen zenbatekoak kontu-sail kengarritzat hartuko dira.
  2.  Gainera, % 20aren zergaren kuota likidoan kenketa bat egiteko eskubidea dute.

ADACEN-EKIN ESKUZABALAK DIREN ENTITATE ETA ENPRESAK

Entitate publiko kofinantzatzaileak:
Nafarroako Gobernua
Iruñeko Udala
Aranguren bailarako Udala
Galar zendeako Udala
Tuterako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Burlatako Udala
Eguesibarreko Udala
Oltza zendeako Udala
Berriobeitiko Udala

Gurekin kolaboratzen duten finantza entitateak: 
– La Caixa  
– Laboral Kutxa  
– Rural Kutxa/a>

Fundazioak
– 
Nafarroako Kutxa Fundazioa                               
Obra Social La Caixa fundazioa
– Muruzábal Eugui fundazioa

Enpresa pribatuak

 

 

PRIBATUTASUN POLITIKA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesteari buruzko abenduaren 13ko (BOEn abenduaren 14an) 15/1999 Lege Organikoak xedatzen duenari jarraiki (aurrerantzean “DBLO”) ADACENek jakinarazten dizu internet atari honen bidez eman diezkigukezun izera pertsonaleko datuak, bai eta nabigatzean, kontsultatzean, eskatzean edo gure datuak biltzeko kanaletakoren baten bidez bestelako trantsakzio edo eragiketaren bidez eskura ditzakeen datuak, fitxategi bakar batean jasoko direla, zeina Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean ADACENen jabetzakoa eta erantzukizuna den, eta soilik erabiliko dira, kasuan kasu, zurekin komunikatzeko, informazioa helarazteko eta beharrezkoak diren kudeaketak egiteko.

Zure datu pertsonaletara sartu, aldatu, kantzelatu edo aurka agertzeko eskubidea erabil dezakezu DBLOan aurreikusten diren termino eta baldintzetan, ADACENen fitxategiaren erantzuleari zuzendutako idatzi batekin batera NANaren fotokopia bat bidaliz. Dokumentuok posta elektronikoz bidal diezazkigukezu info@adacen.org helbidera edo postaz Zolina bidea kalea, z/g 31192, Mutiloa (Nafarroa) helbidera.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies