948 176 560
Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra)
info@adacen.org

KALTE ZEREBRALA.

KALTE ZEREBRALA. KALTE ZEREBRALAREN KAUSAK

LESIO ZEREBRALA ETA BERE KAUSAK

Hartutako kalte zerebralaz hitz egiten dugunean (HKZ) pertsona baten bizitzan bat-batean agertzen den lesio zerebralaz ari gara. Adibiderik argiena trafiko istripuetan eragindako traumatismo kraneoenzefaliko larri sekundarioak dira. Autonomiaren galera garrantzitsuak eragin ditzaketen kalte zerebralaren beste kausa batzuk iktusak, garuneko tumoreak eta infekzioak dira.

Kalte zerebralaren larritasunaren eta ondorio posibleen aukera oso zabala da, guztiz errekuperatzetik egoera begetatibora doaz. Sekuela batzuek pazientearen autonomian nabarmen eragin dezakete, baita familien egoera aldatu ere. Menni Sarean pertsona talde horrekin lan egiten da haien autonomia eta bizi-kalitatea berreskuratzen laguntzeko.

 

KAUSARIK OHIKOENAK

ONDORIOAK

Kalte zerebralak gizakiaren funtzionamenduaren eremu guztiei eragin diezaieke. Horregatik, lesio zerebral baten ondorioak oso desberdinak eta oso konplexuak izan daitezke.

1. Ondorio fisikoak
Ohikoenak orekarenak dira: zutik mantentzerakoan aldaketak edo ezgaitasuna, ibiltzerakoan aldaketak edo ezgaitasuna, gorputz adar bat edo batzuk mugitzerakoan mugak edo aldaketak, edo baita enborra eta burua atseden egoeran kontrolatzerakoan. Bestelako aldaketa batzuk gorputz adar baten sentsibilitate edo mugikortasun falta, izan daitezke, baita zentzumen bat, ikusmena adibidez, guztiz edo hein batean galtzea.

2. Ondorio kognitiboak
Aldaketak pentsatzeko, erabakiak hartzeko eta kontrolatzeko gaitasunean. Arrazoi horrengatik ikasteko, ulertzeko, buruz ikasteko eta arrazoitzeko zailtasunak egon daitezke.

3. Ondorioak komunikazioan
Arazo fisikorik ez izan arren (mihiaren mugikortasun falta), adierazpenean edo ahozkoaren ulermenean zailtasunen bat egotea.

4. Ondorioak portaeran eta ondorio emozionalak
Portaeran ematen diren ondorioek inhibizio eza eragin dezakete, pertsonak une horretan bururatzen zaion guztia esan eta egiten du, edo inhibizio handiegia eragin dezake, ez du ezer esan edo egiten hala eskatu ezean. Aldaketa emozionalei dagokienez, haserre, sentiberatasun, egonezintasun eta batez ere gorabehera handiagoak ekar ditzakete.

Familian
Familiak ere ondorioak pairatzen ditu. Egoera honek dakarren aldaketak eta ezustekoa izateak familiaren desegituratzea dakar.

HKZ datuetan

Espainian, HKZa ezgaitasunaren kausa garrantzitsuenetako batean bihurtu da eta pertsona askorengan oso mendekotasun handia sortzen du.

ESPAINIAN
4 minuturo HKZagatiko ospitaleratze bat gertatzen da.
Urtero HKZagatiko 144.692 ospitaleratze ematen dira.
HKZak kronikoki kaltetutako 300.000 pertsona daudela uste da.
Istripu zerebrobaskularrak Espainiako biztanleriaren hirugarren heriotza kausa dira eta lehenengoa emakumeetan.
Traumatismo kraneoenzefalikoen % 70a baino gehiagoren jatorria trafiko istripuetan dago, eta batez ere gazteengan gertatzen da.

NAFARROAN
3.000 nafar baino gehiagok HKZ kronikoren bat du.

 

KALTE ZEREBRALARI BURUZ

HKZ duten pertsonen % 68ak eguneroko bizitzan oinarrizkoa den jardueraren bat gauzatzeko ezgaitasuna du.

Informazio gehiagorako:: www.traumatismocraneoencefalico.com

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies