948 176 560
Camino de Zolina s/n - 31192 Mutilva Baja (Navarra)
info@adacen.org

ADACEN

“20 URTE BAINO GEHIAGO KALTE ZEREBRALA DUTENEN ALDE LAN EGITEN”

90. hamarkadaren hasieran familia talde batek KALTE ZEREBRALAREN NAFARROAKO ELKARTEA (ASOCIACIÓN DE DAÑO CEREBRAL DE NAVARRA-ADACEN) sortu zuen kalte zerebrala duten pertsonak hartzatzeko baliabiderik ez zegoela eta familiei laguntzarik ematen ez zitzaiela ikusita. Sortu zenetik, lehenengo familia taldeekin eta fisioterapia zerbitzuekin zerbitzu bat ematen du eremu soziosanitarioan, kaltetutako pertsonen autonomiaren sustapena, errehabilitazioa eta tratamendua ahalbidetuz.

Hasieran, ADACENek familiak artatzen zituen eta boluntariotza programa bat eskaintzen zuen. Ondoren, estimulazio fisikoarekin, logopediarekin, neuropsikologiarekin lotutako jarduerak, eskulangintza eta jarduera okupazionalak gehitu zituen.

Baliabideak garatuz joan dira hauteman diren eta xede duen publikoaren behar sozial eta sanitarioen isla diren beharrak asetzeko. Horretarako espezialitate profesional ezberdinetako diziplinarteko ekipo bat sortu zen, bere garaian Laguntza eta Tratamendua Emateko Zentroa izena jarri zitzaiona; Mendekotasuna Artatzeko Zentroa (Centro de Atención a la Dependencia-CAD) delakoan kontsolidatu da eta egun martxan jarraitzen du.

2003. urtean Mutiloan ADACEN Eguneko Zentroa eta Behin Behineko, Atsedenerako eta Larrialdietarako Etxea sortu ziren, gaur egun aktibo jarraitzen dutenak eta Nafarroako Gobernuarekin kontzertatuta daudenak. 2010.en urtean Pisu Funtzionala (Etxea) kontzertatu zen.
ADACEN Hartutako Kalte Zerebrala pairatzen duten pertsonek eta haien senideek, elkarteko langileek, haien denbora librea gurekin banatzen duten boluntarioek eta gure lanarekin sentsibilizatuta dauen pertsona eta talde guztiek osatzen dute.

HARTUTAKO KALTE ZEREBRALAREN ONDORIOETAN ESPEZIALIZATUTA DAGOEN NAFARROAKO ENTITATE BAKARRA

ADACENen jarduera Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuarekin duen kontzertuaren bidez eta entitate publiko eta pribatuen dirulaguntzekin, donazioekin eta bazkideen kuotekin finanantzatzen da.
Azken urteotan, entitatea baliabide propioak sortzen hasi da mendekotasuna duten pertsonak artatzen duen eskarmentua salduz: aholkularitza enpresetan Gizarte Ardura Korporatiboa ezartzeko, Profesionalen Formakuntza eta Errehabilitazio Zerbitzu espezializatuak.

Lortzen dituen etekinak entitatearen baliabideen garapenean eta artatze programetan berrinbertitzen dira beti.

Lealtad fundazioak urtero aztertu eta akreditatzen du gardentasuna, kontuak bihurtzeak eta kudeaketan praktika onak egiaztatzeko.

logo escalado mediano

ADACENek Nafarroako Foru Erkidegoan jarduten du. Nazio mailan Espainiako Kalte Zerebralaren Federazioan (FEDACE) federatuta dago eta Europa mailan Europako Konfederazioan (BIP) integratuta. 2000. urteko azaroaren 24ko Ministro-Aginduak ADACEN onura publiko aitortu zuen.

ADACENek UNE-EN ISO 9001:2008 arauaren ziurtapen-zigilua du “kalte zerebrala duten pertsonentzako eta haien senideentzako artaketa zerbitzuak eskaintzeko kronikotasunari erantzuteko programak aplikatuz, asoziazionismoa sustatzeko eta hartutako kalte zerebrala jakitera emateko”.

ADACENi buruzko datuak:

  • SORRERA: 1994ko urria

  • BAZKIDE KOPURUA: 928 bazkide

  • PROFESIONAL KPURUA: 42 langile

  • BOLUNTARIO KOPURUA: 61 boluntario

Adacen-en Batzordeko kideak

  • Lehendakaria: José Luis Herrera Zubeldía jauna
  • Lehendakariordea: Julio Augusto Martínez jauna
  • Diruzaina: Milagros Beaumont Guembe anderea
  • Idazkaria: Mirentxu López López anderea
  • Bokala: Rafael Chávarri Martínez jauna
  • Bokala: Begoña Leza Lacambra anderea

Zuzendaritza taldea

  • Kudeatzailea: Francisco Fernández Nistal
  • Giza Baliabideetako zuzendaria: Andrés Ilundáin Esquíroz

XEDEA: “HKZ duten pertsonak eta haien senideak artatzea eta haien inguruan integra daitezen lan egitea, hartutako kalte zerebralaren esparruan protagonista izan daitezen; ezagutza gizartearekin banatuz, prebentzioa sustatuz eta kolektibo honen errealitatea agerian jarriz”.

IKUSPEGIA: “HKZ duten pertsonak eta haien senideak integratzeari dagokionez erreferente bat izatea, haien errealitate berrietara egokituz eta gure ezagutza gizartearekin eta HKZaren prebentzioan eta arretan eragiten duten inguruekin banatuz eta, aldi berean, Adacen kudeatzerakoan bideragarritasun ekonomikoa eta eraginkortasuna lortuz”.

GAITASUNA ETA ESKARMENTUA: Kalte zerebralak betirako ondorioak eragin ditzake maila fisiko, neuropsikologiko, emozional eta konduktualean. Lesioaren etiologiak eta larritasun mailak, pertsonaren beste ezaugarri intrintseko batzuekin batera, lesiotik eratorritako defizit mota eta ezgaitasun erabakiko maila dute.

Gaur egun, ADACENek Nafarroan kalte zerebrala jasan duten pertsonen funtzionalitateak mantentzeari eta kontserbatutako gaitasunei dagokienez arreta eskaintzeko, estimulatzeko eta tratatzeko dituzten beharrak asetzen ditu. Esku-hartze sanitario publikoaren ondoren, elkarte hau kalte zerebralean espezializatuta dagoen bakarra da. Hori dela-eta, azken urteotan arreta eskaera nabarmen areagotu da. Zuk gurekin bat egitea espero dugu hazi eta kaltetutako pertsona gehiago artatu ahal izateko.

 Informe auditoría cuentas Anuales

 

   

 

ASKO DAGO EGITEKE ETA… ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!